XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

19. artikulua. Organoen arteko komunikazioak

1. Herri-administrazio bereko administrazio-organoek zuzenean egingo dute beren arteko komunikazioa, aldakiak edo kopiak bidaltzeko bitarteko organorik erabili gabe.

2. Administrazioko organoen arteko komunikaziorako edozein bide erabil daiteke, hartu izanaren agiria jasota geratzen dela ziurtatzen bada.

20. artikulua. Eskumenari buruzko erabakiak

1. Administrazioko organo batek gai baten gainean ebazteko eskumenik ez daukala ikusten badu, jarduna zuzenean bidaliko dio bere iritziz eskumena duen organoari, herri-administrazio berekoa bada.

2. Prozeduran parte hartzen duten interesdunek, ebatzi beharreko gairen batez arduratzen ari den organora jo dezakete, organo horrek bere eskumena baliatzeari utzi eta eskumena duen organoari bidal diezaion jarduna.

Halaber, interesdunok beren iritziz eskumena daukan organora jo dezakete, ebatzi beharreko gaiaz arduratzen ari denari eska diezaion eskumena baliatzeari uzteko.

00091

organoa balio osoz eratutzat jo dezake, baldin eta organoko kide diren herri-administrazioetako eta gizartearen interesen ordezkari diren antolakundeetako eledun izendatutako ordezkariak bertaratzen badira.

2. Kide anitzeko organoek deiak egiteko araubidea erabaki dezakete, jarduteko arauetan ezarrita ez badaukate.

Araubide horretan bigarren deialdia egiteko aukera jar dezakete, eta zehaztu zenbat kide behar den bilkura horretan organoa balio osoz eratzeko.

3. Ezin da eztabaidatu edo erabaki gai-zerrendan jarri ez den gairik; eztabaidatu eta erabakitzeko, kide anitzeko organoko kide guztiek egon behar dute bilduta, eta gehiengoak erabaki aztergaia presakoa dela.

4. Erabakiak hartzeko botoen gehiengoa behar da.

5. Zuzenbidearen araberako interesen baten titulartasuna egiaztatzen dutenek kide anitzeko organoaren idazkariarengana jo dezakete, erabakien ziurtagiria eskuratzeko.

27. artikulua. Aktak

1. Kide anitzeko organoaren bilkura guztietako akta egingo du idazkariak.